San Antonio jaietako kartel lehiaketa aurten lehenengo aldiz

Kronika - Erredakzioa 2008ko api. 12a, 02:00

AURTEN lehenengo aldiz Ereñotzuko San Antonio jaiak iragartzeko kartel lehiaketa egingo dute auzo honetan. Aurtengo San Antonioak ekainaren 12tik 15era, ostegunetik igandera, izango dira, Jai Batzordetik jakinarazi dutenez. Kartel lehiaketaren helburua da jendeak jaien antolaketan parte hartzea eta bere abilezia erakustea.

San Antonio jaiak, Ereñotzu, 2008 Auzoko jaiak izanik, kartelean ezinbesteko datu batzuk azaldu behar dute: jaien izena, urtea eta lekua. Horregatik, kartelean San Antonio Jaiak, Ereñotzu eta 2008 hitzak agertu behar dute derrigorrez. Nahi duen guztiak parte hartu dezake eta 100 euroko sari bakarra izango da. Lanak maiatzaren 8a baino lehen aurkeztu behar dira, Ereñotzuko Olak auzo elkartean (Ereñotzuko Olak elkartea. Ereñotzu 22, 1B. 20128 Ereñotzu).

Baldintzak

  • 12cm zabal eta 32 cm altu izan behar du. Paperezko formatuan, koloretan eta edozein modalitate artistikoan. Formatu digitalean ere aurkeztea eskertuko da.
  • Kartazabal batean sartu lana egilearen daturik gabe. Egilearen izena, helbidea eta telefonoa kartazal itxi batean sartu
    barnean.
  • Saritutako lana elkartearen esku geratuko da. Besteak jabeei itzuliko zaizkie.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!