Etxean konposta egiten duten herritarrak informazioa zabaltzen

Kronika - Erredakzioa 2008ko api. 12a, 02:00

‘Ongarri ‘ taldeak konpostari buruzko informazioa emango du gaur, Txantxangorri elkartea eta Plaza Berri artean, goizeko 10:00etatik 13:00etara. Etxean konposta egiten duen herritar talde batek osatutako taldea da Ongarri eta zaborren gestio egokiago baten alde beren hondar alea jarri nahi dute, zabor organikoa konpostatuta, asko jaitsi baitaiteke familia batek sortzen duen zabor kopurua. Beren esperientziaren berri emango dute, eta ikusgai izango dira konpostadorak, konposta bera eta zenbait panel informatzaile. Talde honen helburuetako bat da herritarrak animatzea etxean sortzen duten zabor organikoa konpostatzea, eta horretarako beren esperientziaren berri emango dute.

Zenbait datu

  • Hernaniar bakoitzak urtean 340 kg zabor sortzen du.
  • Sortzen den zaborraren %30-40 organikoa da. Alegia, Hernaniar bakoitzak 102-136 kg zabor konposta litzake urtean, sortzen duituen 340 kilo horietatik.
  • Hernaniar bakoitzak urtean birziklatzeko bildutako paper-kartoia 30,79 kg (Urnieta 45,77 kg, Usurbil 24,16 kg), kristala 24,98 kg (Urnieta 40,51 kg, Errenteria 22,69 kg); plastikoak-ontziak 11,22 kg.
    (Usurbil 15,61 / Astigarraga 8,66).
  • Konpostagailuak Hernanin 156, 122 laguneko konpostadora bat (Urnietan 68 biztanleko konpostagailu bat; Usurbilen 62 biztanleko konpostagailu bat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!