Urtero garai honetan, argazki rallya egiten da Hernanin. Kontua da igande goizean elkartu, argazki kamara hartu eta antolatzaileek emandako gai batzuen inguruko argazkiak egitea. Ondoren, argazkiak eman eta epaimahaiak aukeratuko du irabazlea. Hitzordua igandean egin dute, Gudarien plazan, goizeko 09:00etan. 11:30ak aldera hamaiketakoa izango dute.
Argazki digitalak
Aurtengo edizioak aldaketa garrantzitsua du, izan ere, aurten lehenengo aldiz, argazkiak argazki kamara digitalarekin egin behar dira. Beraz, aurreko urteetan ez bezala, parte hartzaileek ez dituzte beren lanak igandean bertan eman beharko. Astelehen, asteartea edo beranduenez asteazkenean argazkiak udaletxe atzean dagoen Torres argazki dendara eranman behar dituzte. Emandako gai bakoitzeko argazki bana eraman behar da eta antolatzaileek azpimarratu dute, komeni dela dendara joan aurretik aukera egina izatea. Ume eta helduak Lehiaketan ume eta helduek parte hartzen dute. Umeek, 13 urtetik beherakoek, ez dute ezer ordaindu behar. Gainerakoek 3 euro ordaindu beharko dituzte.
Sariak eta erakusketa
Irabazleak oroigarria eta 190 euro jasoko ditu; 2garrenak oroigarria eta 160 euro; 3garrenak oroigarriak eta 130 euro. Hernaniar batek egindako sortarik onenak oroigarria eta 160 euro jasoko ditu. Umeen kategorian, lehenengo hirurek oroigarri eta opari bana jasoko dituzte. Sariak maiatzaren 16an jartzekoa duten argazki erakustetan emango dituzte, Biteri kultur etxean.