Susto ederra izan zuten larunbat goizaldean Elizatxo auzoko bi lagunek. Hiru lagunek, etxera sartu eta bertan eduki zituzten bizilagunak, eta jo eta mehatxatu egin zituzten, etxetik nahi zutena hartzen zuten bitartean. Txirrina jota Ertzaintzaren arabera, txirrina jo eta bizilagunetako batek atea ireki zuen goizeko ordubiak inguruan. Orduan hiru lagun azaldu eta bera eta bere etxekidea labana batekin mehatxatu zituzten, lapurreta egin bitartean. Alde egin zutenean, bi lagunak beren kabuz joan ziren Ertzaintzaren komisaldegira, salaketa jartzera.
Dagoeneko bi atxilotu
Salaketaren ondorioz, Ertzaintzak ikerketa bat jarri zuen martxan eta ondorioz, asteartean bi lagun atxilotu zituzten eta Aginte Judizialaren esku jarri. Atxilotutakoak S.A. 25 urtekoa eta M.A. 19 urtekoa dira. Ertzaintzak ez du bukatutzat eman ikerketa.