Olatz Altuna eta Mañel Aizpurua Palma de Mallorcan izan ziren joan den asteburuan Espainiako Txapelketan, Bardulia taldearekin. Mañel Aizpuruak 200 metro librean 1’ 56’’ 3ko denbora egin zuen; 100 metro librean 52’’7, eta Gipuzkoako errekorretik dezima batera geratu da. Mañel Aizpuruak bere markak dexente hobetu ditu txapelketan. Bestalde, Olatz Altuna 9garren izan zen 50 metro librean, baina ez zuen iazko 5garren postua gainditzerik lortu, berak nahi bezala; 100 metro librean ordea, bere marka hobetu zuen, 58’’ 12ko denborarekin. Azken froga honetan 12garren postua lortu zuen.
Maitane Danborena
maitane Danborena igerilaria ondo aritu zen Gijonen egin berri den Espainiako junior txapelketan. Lehenengo froga 200 metrokoa izan zuen eta bere denbora hobetzea lortu zuen, 2’29’’14 denborarekin. Sailkapen nagusian 13garren postua lortu zuen bere adinekoen artean. Bigarren froga 100 metrokoa izan zen eta 1’09’’95eko denbora egin zuen. Ez zuen bere denbora hobetzea lortu, baina sailkapen nagusiari dagokionez, 16garren postua egin zuen bere adinekoen artean. Azkeneko froga 50 metrokoa egin zuen. 32’’60ko denbora egin zuen, bere denbora hobetuz honetan ere, eta 11garren postua lortu zuen bere adinekoen artean.
Alazne Egiazabal ere ondo
Alazne Egiazabal hernaniar igerilari gaztea Ordizian izan zen, bertan jokatu zen Euskadiko infantil txapelketan. 50 metro libre tximeletan 32’’86 denbora egin zuen eta sailkapen nagusian bere adineko 5garren geratu zen. 50 metro librean aldiz, 29’’60 denborarekin 5garren postua egin zuen sailkapen nagusian.100 metro tximeleta frogan 1’14’’13 denbora egin zuen eta sailkapen nagusian bere adinekoen artean 4garren geratu zen. 100 metro libre frogan 1’06’’21 denbora egin zuen eta sailkapen nagusian 7garren egin zuen bere adinekoen artean.