‘Rock in Tilos’ kontzertua larunbatean Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2008ko api. 10a, 02:00

kontzertu ederra antolatu du Gazte Asanbladak larunbaterako. Hernaniko, inguruko eta urrutixeagoko taldeak izango dira Tilosetan, gaueko 21:00etatik aurrera. Lau talde elkartuko dira: Oliteko Rolling Tostone, Hernani eta Lasarteko Despervicio, Goizuetako Deus eta Hernaniko The Zepo. Antolatzaileen esanetan, Rolling Tostone taldekoak makarrak dira; The Zepo taldekoek rocka egiten dute, eta beste biak, Deus eta Desperviciok, punk-rocka.

Kontzertua egiteko gogoa
Aspalditik zebiltzan Gazte Asanbladakoak kontzerturen bat egin nahian. Musika jarri nahi dute herrian, jendeak ondo pasatzeko eta kontzertuak zuzenean bizitzeko. Kontzertuaz gain, txozna txiki bat ere izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!