Igandean VIIgarren argazki rallya egingo dute Hernanin. Parte hartzaileek goizeko 09:00etan egon behar dute herriko plazan. Argazki kamara digitalarekin egin behar dira argazkiak. Igande goizean bertan sei gai emango dizkiete parte hartzaileei gai horien inguruan argazkiak egin ditzaten. Umeek eta helduek hartu dezakete parte; txikiek ez dute ezer ordaindu behar eta helduek, 13 urtetik gorakoek, 3na euro ordaindu behar dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!