Txartelak salgai igandeko bazkarirako

Kronika - Erredakzioa 2008ko api. 9a, 02:00

Asteburu honetan txistulari topaketa izango da Hernanin, eta horren aitzakian, bazkaria antolatu dute igandean Santa Barbara elkartean, eguerdiko 14:00etan. Antolatzaileek jakinarazi dute oraindik badagoela lekurik. Bazkaria 18 eurotan da. Joan nahi duenak Musika Eskolatik pasa edo 943 33 70 50 telefono zenbakira deitu behar du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!