Udalekuetan izen emateko epea irekita dago

Kronika - Erredakzioa 2008ko api. 10a, 02:00

Aurtengo udaleku irekiak ekainaren 30ean hasiko dira. 3-10 urtekoentzat hilabetekoak izango dira eta 11-12 urtekoentzat 15 egunekoa. Izen emateko epea irekita izango da hilaren 23ra arte. Herriko ikastetxeetan dabiltzan umeek ikastetxean bertan eman behar dute izena eta herritik kanpo ikasten dutenek udaletxeko Euskara zerbitzuan, goizeko 09:00etatik 13:00etara, edo ondoko telefonoan: 943 33 70 29 edo euskara@hernani.net-era mezua bidalita. Prezioa 88 euroko da, bietan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!