Oposizioak aurkeztutako mozioak oposizioa osatzen duten alderdien aldeko iritzia jaso zuen.
Mozioak dio ETAk, azken agirian Isaias Carrascoren hilketa bere gain hartzen duela-eta, ´udan alderdi sozialistako kideei egindako mehatxua aurrera daramala`. Horrez gain, dio ´euskal herritar guztiei mehatxu egiten jarraitzen duela, bereziki sozialistei`. Mozioaren arabera, ´bizitzeko eskubidea oinarrizko eskubidea izanik`, alderdi politikoei dagokie eskubide hori defendatzea, ´bizitzen ari garena bezalako edozein erasoren aurrean`.
Mozioan, batetik, ´alderdi sozialistako kideei mehatxu egiten jarraitzen dien ETAren azken agiria` gaitzesten dute. Bigarrenik, elkartasuna adierazten diete ´alderdi sozialistako kideei eta mehatxatutako herritar eta taldeei`. Horrekin batera, beren konpromezua adierazten dute, ´beharrezkoak diren ekintzak egiteko, herritar horiek nahi duten bezala pentsatzeko eskubidea izan dezaten` eta ´hitzez defenditzeko pentsakera eta ideia politiko horiek`. Hirugarrenik, herriaren pluraltasuna onartu eta ´denen artean demokratikoki` etorkizuna eraikitzeko beharra azpimarratzen dute. Azkenik, ETA desagertzea exijitxen dute eta konpromezua hartzen dute ´instituzioak gobernatu eta defendatzeko, ideiak errespetatuta, eta hitzaren eta demokraziaren tresnak erabilita`.