Informatika ikastaroan izena emateko epea irekita

Kronika - Erredakzioa 2008ko api. 10a, 02:00

Goiz Eguzki bilgune sozialak ordenagailua erabiltzen ikasteko oinarrizko ikastaroa antolatu du. Ikastaroa apirilaren 21etik 25era izango da, astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik 12:00etara, Biterin. Plazak mugatuak dira eta apirilaren 18a baino lehen eman behar da izena, jubilatu etxean bertan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!