Kotxe istripuan zauritua

Kronika - Erredakzioa 2008ko api. 8a, 02:00

36 urteko hernaniar batek zauriak jasan zituen larunbat goizeko 05:40ak aldera, N-634 errepidean, Usurbil parean izandako istripuan. A.R.D hernaniarra Donostiako Ospitalera eraman zuten. Istripua Nissan Almera eta Seat Ibiza markako kotxeek elkar jo zutenean gertatu zen. Ertzaintzak beste kotxeko gidaria atxilotu egin zuen, alkoholemian positiboa emateagatik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!