N-1-a karretera nazionalean, Lasarte parean, itxi egingo dute Hernanira irtetzeko bide-adarra. Gipuzkoako Foru Aldundiko Azpiegitura sailak atzo eman zuen jakitera, eta gaineratu zuen urtebetez itxiko dutela bidea, bihar 22:00etatik aurrera. Bidea ixteko arrazoia da Donostiako bigarren sahiesbideko biaduktu bat egiteko obrak egingo dituztela hor.
Hernanira etortzeko aukera 454 irteera erabilita
Hernanira etorri nahi duenak geroxeago irtetzeko aukera izango du, 454 irteera erabilita. Irteera hori erabilita lehen iritsiko ginen puntu berdinera iritsiko gara, Errekaldera, eta handik Galarretarako bidea hartu GI-2132.