Atzo eguerdian bildu zen jenderik gehien Atsegindegin, Extremadurako jardunaldietan.
Urteroko moduan, jende asko bildu zen atzo Extremadurako jardunaldietara, Atsegindegira. Extremadurako jaki eta edariek estimazio haundia izan zuten atzokoan ere, eta lanean aritu ziren 60 lagunak ez zuten atsedenerako denbora askorik izan. Urdai azpiko, gazta, txorizo, gozo eta likore ugari ere erosi zuen jendeak etxera eramateko. Festa girotzen, Virgen de Guadalupe taldeko musikari, kantari eta dantzeriak aritu ziren, goiz eta arratsalde.
Bestalde, larunbatean Extremadurako bideo emanaldia izan zen Biterin, eta 30 bat lagun elkartu ziren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!