Zaharberritze proiektua zintzilik

Kronika - Erredakzioa 2008ko api. 6a, 02:00

Hamarkada askotako utzikeriaren ondorioz, Santa Barbarako fuertea erabat hondaturik zegoen 80ko hamarkadan. Harrobiaren leherketek eta gotorleku barruko jarduerek, betirako desagertzera kondenaturik zutela zirudien. 1988an, Ongintza Patronatuko tailerrek zaharberritze proiektu bati ekin zioten. Egitasmo horrek gotorlekua desastretik salbatu zuen, baina aldi berean lehengo arkitektura historikoa desitxuratu zuen; gainera, hainbat obra bukatu gabe geratu ziren diru faltagatik, degradazio sentsazioa areagotuz. Asialdia eta historia uztartzeko lekua Hogei urte hauetan Santa Barbara eraberritzeko proiektu, ekimen eta proposamen ugari egin dira. Omegharri izeneko egitasmoak, adibidez, gotorlekua egokitu behar zela zioen mendi osorako plan orokorrean. Bestalde, 2003garren urtean, auzolandegi batzuen bidez Aranzadik hainbat txukunketa egin zituen. Turismo ikerketa guztiek balio handia eman diote inguruari. Horrela, Udalak eraberritze plan bat eskatu zion Aranzadiri. Alfredo Moraza elkarteko kideak koordinaturik, lan talde batek proposamen sakona egin zuen 2006an: hormak berregin, erakusketa gunea antolatu, historiaren interpretaziorako elementuak jarri, plater-tiraketa kanpoa lekuz aldatu, iluminazio eta landaretza egokia sortu... Baina badirudi proiektua ez atzera ez aurrera geratu dela oraingoz.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!