Adiskidek irabazi du Berria Txapelketa, final luze batean

Kronika - Erredakzioa 2008ko api. 6a, 02:00

Final estua jokatu zuten Galdakaoko Adiskidek eta Markinak atzo Hernanin eta Adiskidek lortu zuen txapela, hiru partidutik bi irabazita. Hiru partiduak izan ziren gogorrak eta luzeak, inork ez baitzuen gehiegi arriskatu eta partidurik bota nahi. Kadete mailan Adiskideko Legorburu eta Galartzak irabazi zioten Markinako Arrieta-Aretxabaletari 22-13. Jubeniletan Markinako Perez-Etxeberriak 22-11 irabazi zuten Adiskideko Elezkano-Egigurenen aurka. Afizionatu mailan erabaki zen txapela: Adiskideko Urrutikoetxea-Ajuriak irabazi zieten Markinako Urberuaga-Kastillori, 22-16.
Sari banaketara Egunkaria libre! zioen pankartarekin atera ziren sari emaileak: Martxelo Otamendi Berriako zuzendaria, Juan Mari Larrarte EKTko kontseilari ordezkaria, eta Udaleko, eta pelota elkarteko arduradunak besteak beste.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!