Gol eta txartel gehiegi, hernaniarren kalterako

Kronika - Erredakzioa 2008ko api. 6a, 02:00

Hernanik ezin izan zuen etxean irabazi atzo, partidu nahasi batean (2-5). Gol ugari eta txartel gehiago izan zituen partiduak eta talde bakoitzeko 2 lagun espultsatu zituen epaileak. Txuri berdeei denboraldi bukaera nahiko luze gertatzen ari zaie, nahiz eta arriskutik kanpoko postuetan dauden aspaldi. Berio, sailkapenean azpitik dagoen taldeak garaipen ona eta alde haundikoa lortu zuen atzo Zubipen, eta hori ez da seinalerik onena. Jokoan ezer gutxi izanda, ilusioa piztea izango da zailena hernaniarrentzat, baina ahalik eta gorena gelditzeko helburua jarri beharko diote beren buruari, oraindik denboraldia ez baita bukatu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!