Atzo bideo emanaldia izan zen Biterin. Zer iusi zenuten?
Bideoetan Extremadurako iparraldeko eta hegoaldeko informazioa eman genuen, jendeak hobeto ezagutzeko inguruak. Esate baterako, bideoan azaltzen dira Cácereseko ondare arkitektonikoa, Guadalupe ingurua, hain ezaguna den Jerte bailara eta beste inguru batzuk.
Turismoari begira egin duzue batez ere?
Bai, batez ere turismoaren ikuspegitik eman ditugu.
Gaurko egitaraua begiratu eta lehendabiziko gauza Extremadurako produktuak iragartzen dituzue.
Bai, postu ederra jarriko du-gu kategoriko produktuekin: urdaiazpikoa, txorizoa, gaztak, xolomoak... Dena Extremadurako ardoz lagunduta.
Eta sukaldatutako janariak ere izango dira?
Pintxo beroak izango dira, brotxetak. Eta jakina, postre gozoak ere izango dira barra-barra: erroskilak, floretak...
Migak ere izango dira?
Migarik ez da izango, migak neguko jana baitira. Migak izatez, artzaien jana dira, negukoak, pisuak. Artzainen jana ziren, horregatik jaten dira migak Zaragozan, Nafarroan... Migak jateko garaia negua da. Hain zuzen ere, urtero Behobia-Donostia lasterketa egiten den egunean egiten dugu guk Donostian Migen Eguna, Konstituzio plazan. Migak jan nahi dituenak aukera ederra du egun horretan.
Liburu postua ere izango da.
Bai, postua izango da Extremadurari buruzko eta ber-tako turismoari buruzko liburuekin. Extremadurako alderdirik ezagunenak promozionatzen dira, Jerte bailara, esate baterako. Hain zuzen ere, oraintxe bertan daude loretan gereziondoak eta herrietan Gereziondoaren Loratze Festak egiten dira.
Maiatzeko zubian joateko berandu samar, ezta?
Berandu da. Aurten orain arte eguraldi ona egin duenez, dagoeneko loratu dira gereziondoak eta maiatzean, bukaera aldera, zorte piska batekin, gereziak hasiko dira. Ordubatean dantza saioa izango da Atsegindegin. Jakina, gauza hauek ezin dira egin folklorea aipatu gabe. Donostiako Extremadura Zentroko Virgen de Guadalupe taldekoak etorriko dira eta kantuan, gitarra jotzen eta dantzan ariko dira.
Nork antolatu ditu jardunaldiak? Zergatik egiten dira Hernanin?
Donostiako Extremadurako Kultur Etxeak antolatzen ditu. Badira 16 urte hasi ginela Hernanin egiten. Kontuan izan behar da orduko egoera. Duela zenbait urte 2000tik gora lagun bizi ziren Hernanin Extremaduratik etorriak, Orbegozo zegoenean eta... Udalak diru laguntza txiki bat ematen digu eta azpiegitura ere jartzen digu.
Urte asko daramatzazu antolaketan. Zein balorazio egingo zenuke?
Ona, dudarik gabe. Extremadurako jende dezente etortzen da. Baina polita da Her-naniko jende asko ere biltzen delako. Hernanin asko estimatzen dira honelako ekitaldiak eta giro ona izaten da. Dena den, beste herri askotan ere egiten ditugu jardunaldiak: Urnietan, San Migeletan, Donostian...
Zer egiten duzue elkartean? Nola sortu zen?
Lehenengo elkartea 1978an sortu zen, Donostian, baina beharra lehendik zetorren. Gutxi gora behera 76an hasi ginen elkartzen, inmigrazio garaia zen... elkartzeko beharra sumatzen genuen. Arrasate eta Irun bitarteko jendea biltzen ginen eta horrela sortu zen Gipuzkoako Extremadurako Elkartea Donostian.
Jendeak gehiago ezagutzen du Cáceres Badajoz baino.
Cáceres Gizadiaren Ondarea izendatua dago. Ondare arkitektoniko handia du, Jerte bailara, Trujillo, Guadalupe... Badajoz mugako hiria da eta gerra asko jasan ditu. On-dorioz, bere ondare gehiena sustsitua izan da eta gainera ez dute hainbeste zaindu. Dena den baditu zonalde ederrak: Herri Txuriak, Mérida ere hor dago, bere teatro, anfiteatro eta abarrekin, Bigarren Erroma esaten diote. Baditu bai, gauza ederrak.
Egitaraua
- 10:00etan, Atsegindegin:
- Extremadurako produktuak salgai eta dastatzeko.
- La Hurdeseko eta Guadalupeko eskulangintza erakusketa.
- Liburu eta turismo propaganda postua. - 13:00etan:
- Donostiako Extremadura Zentroko Virgen de Guadalupe dantza eta koro taldearen emanaldia. - 17:30etan:
- Virgen de Guadaluperen bigarren emanaldia.