Nagore Legarretaren argazki erakusketa Ondarruko ‘Basati Pitzaken’

Kronika - Erredakzioa 2008ko api. 5a, 02:00

Nagore Legarreta argazkilari hernaniarraren argazki erakusketa dago Ondarruko Basati Pitzak pizzerian. Lehenengo aldia da, Legarretak lekura moldatutako erakusketa bat osatzen duena, izan ere Ondarrurako propio egindako argazkiekin osatu du. Pitzen inguruko joko estetiko bat eta Ondarruko jende, hizkuntza eta kalea islatzen duten argazkiak daude erakusketan jarriak, estudioan ateratako nahiz kalean, argi naturalarekin aterateko argazkiak uztartu ditu, koloretakoak eta txuri beltzekoak. Azken bost urteerako zenbait argazki biltzen dituen bilduma bat ere jarri du Nagore Legarretak Bizkaiako kostako herri horretako erakusketan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!