Gaurtik apirilaren 16ra, hodeiei buruzko erakusketa egongo da Biteri kultur etxean, 17:00etatik 20:00etara. Lehengo astean jartzekoa zuten erakusketa, baina arazo teknikoak medio, gaur artera atzeratu dute. Estatuko Metereologia Elkarteak prestatu du erakusketa eta Hernanin jartzea Maribi Albisu Eusko Jaurlaritzako teknikariak ahalbidetu du. Hernani izango da esposizioa jarriko den lehen herria, aldez aurretik Leioako Unibertsitatean eta Nautika Eskolan jarria egon bada ere.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!