Hernaniko Kronika, urtez urte sendotzen

Kronika - Erredakzioa 2008ko api. 5a, 02:00

Dobera Euskara Elkartearen egitasmoetako bat da Hernaniko Kronika herri egunkaria, eta atzo Kronikako 2007ko balantzea eta 2008rako egitasmoak ere onartu ziren batzarrean. Hernaniko Kronika urtez urte sendotzen dijoan proiektua da, eta aurrera begira ere sendotze bide horretan pausoak ematea izango da helburua. Herri informazioa ahalik eta zabalena emateko asmoarekin, paperezko egunkaria eta internet bidezkoa ditu Kronikak eta bietan gorakada izan du 2007 urtean, eta halaxe azaldu zuten atzo. Hernanik eta proiektuak berak ematen dituzten aukeren barruan indartu eta hobetzea izango da Hernaniko Kronikaren 2008ko egitasmoa, nahiz paperean nahiz interneten.

Irakurle kopurua gora
Gaur egun 4.000 Kronikatik gora banatzen dira egunero Hernaniko kiosko, okindegi eta abarretan, eta internet bidez 600-900 irakurle ditu egunero Hernaniko Kronikak. Dobera Euskera Elkartearen helburua da, herritar guztiek lekua izatea herri egunkari honetan eta guztientzako tresna erabilgarri izatea, orain arteko bide eta asmoei jarraituta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!