Lokalak etxe bihurtzeko ordenantza berria egingo da

Kronika - Erredakzioa 2008ko api. 5a, 02:00

Plenoa izan zen ostegunean Udaletxean eta onartutako puntuen artean zenbait lokal etxe bihurtzeko ordenantzari EAk aurkeztutako alegazioa dago. Alegazioak, besteak beste, aldaketa planteatzen du lokalak etxe bihurtu ahal izango diren kaleen zerrendan. Aldaketa oinarrizkoa denez, ordenantza berria idatzi beharko da orain eta prozesu guztia pasa, onartu aurretik. Alegazioaren alde bozkatu zuten oposizioko alderdi guztiek: PSE-EE, EAJ, EA, EB eta PPk. EAE-ANVko gobernu taldeak aurka bozkatu zuen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!