Matia Fundazioko egoitza berriak erreahabilitazio zerbitzu modernoa eskainiko du

Kronika - Erredakzioa 2008ko api. 5a, 02:00

Matia Fundazioak errehabilitazio egoitza berria irekiko du Hernanin, datorren astean. Egoitza berrian, errehabilitazio zerbitzu modernoagoa eskaintzeko modua izango da «ondo bereizitako espazioetan, eta geroz eta errehabilitazio tratamendu aurreratuagoak emateko gai diren aparatu zehatzekin». Jendea iritsi eta aparkatu ahal izateko ere egokiagoa da lekua. Oriamendi kalean dago kokatua egoitza berria, kiroldegi parean, Latsunbe eta Antziola elkartzen dituen bidea hartu eta ezker aldeko bigarren blokean. Garai batean haurtzaindegia bertan jartzeko egitasmoa ere izan zen eta lokal hori bera da errehabilitazio zentroa jartzeko erabiliko dutena.

Errehabilitazioan adituak
Hernaniko Zentroan medizina fisikoan espezializatutako mediku eta fisioterapeutak daude. Gaixotasun reumatiko, neurologiko eta traumatikoak, bihotz-patologiak eta arnas patologiak diagnostikatu, berrikusi eta tratatzen dituzte. Horrez gain, hezkuntza posturala ere ematen dute. Hau guztia egin ahal izateko zenbait errehabilitazio teknika uztartzen dituzte: zinesiterapia, drenajeak, mekanoterapia eta fisioterapia eta horretarako aparatu zehatzak dituzte. Errehabilitazio zentro berriarekin harremanetan jartzeko, bertara jo (Oriamendi 2-3) edo deitu lehengo telefono berera: 943 33 56 89.

Zazpi egoitza
Matia Fundazioak zazpi errehabilitazio egoitza ditu Gipuzkoan barrena: Hernanikoa, Donostiako lau, Lasartekoa eta Zarauzkoa. Fundazioak berak azpimarratu du, urtero 185.000 tratamendutik gora ematen dituztela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!