Extremadurari buruzko bideo emanaldia gaur arratsaldean Biterin

Kronika - Erredakzioa 2008ko api. 5a, 02:00

extremadura hobeto ezagutzeko aukera izango da gaur arratsaldeko 19:30etan, Biteri kultur etxean emango den bideo emanaldiari esker. Iparraldeko eta hegoaldeko bazterrak, ohiturak eta kultur ondarea ezagutzera emateko antolatu dituzte emanaldiak. Extremaduraren inguruko jardunaldien atal bat da gaurkoa.

Bihar egun osoko jaia
Atsegindegin Bihar izango da jardunaldi hauetako egun haundia, izan ere, egun osoko festa egingo dute Atsegindegin, goizeko 10:00etan hasita. Postu haundia jarriko dute Extremadurako produktuak dastatzeko, eta nahi izanez gero, eroste-ko. Las Hurdesetako eta Guadalupeko eskulangintza lanak ikusteko aukera ere izango da. Aurreko urteetan bezala, ez da faltako Extremadurari buruzko informazio orokorra eta informazio turistikoa emango dituen postua. Eguerdian, 13:00etan, Donostiatik etorritako Extremadurako Kultur Etxeko Virgen de Guadalupe dantza eta koru taldeak dantza eta kantu emanaldia eskainiko du. Eguerdian, atseden hartu eta arratsaldean bigarren saioa eskainiko dute, 17:30etan.

Aurten 16garren jardunaldiak
Urteak dira Hernanin jardunaldi hauek egiten hasi zirela. Extremaduran jaiotako hernaniar asko dago eta baita bertako sustraiak dituztenak ere. Horregatik hasi ziren duela hamasei urte jardunaldi hauek egiten. Hernanin elkarterik ez dagoenez, Donostiako Extremadurako Kultur Etxeak antolatzen du, Hernaniko Udalaren eta herritarren laguntzaz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!