Film Laburren V. Zirkuitua jarri du martxan Topagunea Euskera Elkarteen Federazioak eta zazpi film labur ikusteko aukera izango da datorren ostegunean Hernanin, Dobera Euskara Elkartearen eskutik. Euskerazko film laburrek lekua izan dezaten antolatzen da zirkuitu hau urtero eta Hernanin ere urtero izaten da emanaldia. Ostegunean, 19:30etan, Biterin.
Zazpi film laburrak
UNREST. Zuzendaria: Gentzane Agirre.
Nire buruaz beste egin nahi dut. Begiak ireki ditut. Lurrean nago. Bizirik? Dena ilun dago, izaraz estalirik. Zer gertatzen ari da? Atsedena baino ez dut nahi.
ALL ABOUT EVES. Zuzendaria: Gentzane Agirre. Bost emakumeren bidez errepresentatutako zinearen historiako etapa ezberdinak, zine mutua, westerra, klasikoa, tendentzia berriak (surrealismoa) eta garaikidea.
AZKEN TRENA. Zuzendaria: Mikel Alvarez. Mikel tren geltokian dago bere trenari itxaroten, baina trena iritsi aurretik neska bat gerturatu eta ondoan eseriko zaio. Ez du ezagutzen edo bai? Gogoratuko litzateke ezta? Edo ez?
COLUMBA PALOMBUS. Zuzendaria: Koldo Almandoz Batzuetan bere saldo kideak bideratzen dituen uso basatiak, norabidea galdu eta bide okerretik eramaten ditu. Uso saldo osoak norabiderik gabe egan egiten du, nekeak jota hil arte.
MOMORRO. Zuzendaria: Asier Mendoza. Hirian haurrak desagertzen ari dira eta esaten dutenez Momorro da erruduna, bere zaku beltzean eramaten baititu.
ITZALAK. Zuzendaria: Iñigo Kintana. 1954. urtea, Euskal Herriko herrixka batean, bikote gazte baten artean amodiozko istorio bat sortzen ari da.
ARDAUAREN NEGARRA. Zuzendaria: Logela multimedia. Zure usaina soilik dut, botila baten gordea, ardo botila huts oroitzapenez betea. Argumentutzak ardoa hartuta sortutako kanta eta irudiak.