Bizkaitarren arteko finala

Kronika - Erredakzioa 2008ko api. 4a, 02:00

Berria Txapelketa azkeneraino iritsi da, hogeita bi partiduren ondorenean, eta bihar jokatuko dute finala, Bizkaiko bi taldek: Markina ariko da batetik, eta Galdakaoko Adiskide bestetik. Euskal Herriko hogeita lau talderik indartsuenek hartu dute parte txapelketan eta hogeita bi partidu jokatu dira orain artean. Finala, Hernaniko kiroldegiko frontoian jokatuko da, 17:00etan.

Hiru partidu
Kadete mailan, Arrieta-Aretxabaleta ariko dira Markinatik eta Legorburu-Galarza Adiskiderekin. Partida gogorra espero liteke, biak baitira bikote gogorrak. Jubenil mailan, Markinako Perez-Etxeberria eta Adiskideko Elezkano-Egiguren ariko dira. Markinakoak izango dira faborito, bikote konpentsatuagoa osatzen baitute. Afizionatu mailan Markinako Urberuaga-Kastillok eta Adiskideko Urrutikoetxea-Ajuria ariko dira. Partida honetan, berriz, Galdakaoko bikotea izango da faborito.

 

Oier Mendizabal bigarren mailako buruz burukoan
Bi bitako txapela gozatzeko denbora justuarekin ekin beharko dio Oier Mendizabalek buruz buruko txapelketari. Bigarren mailako buruz burukoa jokatuko du Mendizabalek, bigarren kanporaketan. 21 pelotarik jokatuko dute txapelketa eta finala maiatzaren 31n izango da. Pelotariak: Asegarceko Argote, Apraiz, Arretxe II, Beloki II, Belloso, Díaz, Eskudero, Iza, Mendizabal II, Olaetxea, Oteiza, Retegi BI eta Urrizelki. Aspetik: Arizmendi, Arruti, Cabrerizo, Galarza VI, Larralde, Merino, Olazabal, eta Ongay.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!