MADRILGO Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoak berriro zabaldu du Marian Beitialarrangoitia Alkatearen aurkako auzia, zenbait komunikabidek atzo bertan zabaldu zutenez. Santiago Pedraz epaileak artxibatu egin zuen Beitialarrangoitiaren aurkako auzia, baina auzitegi bereko zigor aretoak berriro ireki du, Pedrazen erabakia atzera botata, erabakia «goizegi» hartu zuela argudiatuta, beti ere zenbait komunikabideren arabera. Fiskalaren ustez, Beitialarrangoitiak «terrorismoa goraipatu zuen» presoen aldeko txaloak eskatzean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!