Saharatik eskerrak janaria eta bestelako produktuak eman dituzten herritar eta merkatariei.

Kronika - Erredakzioa 2008ko api. 3a, 02:00

Hernaniko hiru lagun Saharako errefuxiatuen kanpamenduetan izan dira oporretan, eta hara zijoaztela aprobetxatuta, herriko denda ezberdinetan janari eta produktu bilketa egin zuten. Hori dela eta, eskerrak eman nahi izan dizkiete lagundu duten guztiei, ´Saharatik bueltan, Xukran` diote, ´zoragarria izan da beraien irrifar goxo hori sentitzea. Joana, Ainara eta Ane`. Argazkian hiru hernaniarrak eta Saharako haurrak, Said Sgayer Aaineko eskolan egindako murala atzean dutela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!