Pala eta Squash txapelketak

Kronika - Erredakzioa 2008ko api. 3a, 02:00

Hernaniko Kirol Patronatuak pala eta squash txapelketa antolatu ditu aurten ere eta izen ematea zabalik da. 12garren pala txapelketa izango da, eta bikoteek izen ematea zabalik dute apirilaren 8ra arte. Squash txapelketa berriz, 14garrena izango da aurten eta apirilaren 8ra arte izango da izena emateko epea hemen ere. Behar adina parte hartzaile bilduko balitz, bi txapelketa antolatuko lirateke, bata gizonezkoena eta bestea emakumezkoena. Bi txapelketetan Hernanin bizi direnek edota kiroldegiko bazkide direnek bakarrik hartu lezakete parte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!