Olatz Altuna eta Mañel Aizpurua Palma de Mallorcan dira Espainiako Txapelketa jokatzen, Bardulia taldearekin. Altunak 50 eta 100 metro librean eta 50 metro tximeletan lortu ditu parte hartzeko minimak eta Mañel Aizpuruak 100 metro librean eta 200 metro librean. Gaurtik igandera izango dira probak, baina taldekideak lehengo astetik dira bertan, entrenatzen, eta aitzikia horretan, oporraldia pasatzen.
Igerileku luzean
Txapelketa 50 metroko igerilekuan egingo dute eta bi hernaniarren helburua igerileku luzean beren denborarik onenak lortzea izango da. Jon Murua entrenatzaileak Kronikari esan dionez, txapelketan maila haundia den arren, Olatz Altunak aukerak baditu onenekin ibiltzeko 50 metro librean. Bardulia taldea sortu zela 3 urte dira aurten eta maila oso ona ari da ematen orain artekoan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!