Hizkuntza eskubideen eguneko bazkari txartelak Garin tabernan

Kronika - Erredakzioa 2008ko api. 2a, 02:00

Hizkuntza Eskubideen Eguna da datorren igandean, hilak 6, Atarrabian eta Hernaniko Euskal Herrian Euskarazek dei egin du bertara joateko. Joan eta bertan bazkaltzeko asmoa dutenentzat, Garin tabernan izena emateko aukera dago, eta EHEko kideek txartelak gordeko dituzte (izena lehenbailehen emateko deia luzatu dute). Igandean egitarau zabala izango da, goizeko 10:30etan hasita: hizkuntza eskubideen nazio bilkura, euskaraz bizi gunea, manifestazioa, ekitaldia, bazkaria, jolasak, musika eta dantzaldia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!