garaipen Emakume Etorkinen Elkarteak, Udalaren Kooperazio Sailarekin batera antolatutako Kooperazio Jardunaldiak egin zituzten joan den larunbatean Hernanin. Globalizazioak munduko bazter guztietan eragin duen garestitzea izan zen aztergai nagusia.
Horretarako globalizazioari buruz, migrazioei buruz, bizitzaren garestitzeari buruz, eta bereziki emakumeen pobreziari buruz hitz egin zuten. Honen haritik, emakumeek munduko bazter ezberdinetan, baita hemen ere, pobreziari eta garestitzeari aurre egiteko erabiltzen dituzten estrategiei buruz hitz egin zuten.
Han eta hemen txakurrak
hanka hutsik
Hemengo errealitateari buruz hitz egiteaz gain, etorkinek beren herrietan ezagututako errealitateak ere ekarri zituzten, han eta hemen dauden arazoak hain ezberdinak ez direla argudiatuta. Garaipen elkarteko El Salvadorreko, Guatemalako eta Senegaleko hiru kidek hitzaldia eman zuten Sandiusterrin. Globalizazioaz, migrazioaz, emakumeetaz, kooperazioaz eta pobreziari aurre egiteko estrategietaz hitz egin zuten, besteak beste.
Kale antzerkia eguerdian eta hitzaldia arratsaldean
Eguerdian Ibilki Gazte Etorkinen Elkarteko kideek bizitza garestitzeari buruzko eztabaida kaleratu zuten, umorez betetako saioan. Giro ederra sortu zuten, eguraldia lagun, jendez beteta baitzegoen Plaza Berri. Arratsaldean, berriz, Sandiusterrin bildu ziren emakume etorkinen analisi eta ekarpenak entzutera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!