Argentinako dantza talde bat ekartzeko errifak

Kronika - Erredakzioa 2008ko api. 2a, 02:00

Argentinako dantza talde bat Hernani eta inguruko beste herri batzuetara etortzeko dirua biltzen ari dira dantza taldea bera eta San Joan konpartsa. Asmoa da, uztaila bukaeratik abuztuaren 8ra etortzea dantza taldea. Dirua biltzeko, errifak aterako dituzte, Orioko talasoterapian 2 lagunentzako saioa zozketatzeko. Errifen zozketa, ONCEko zenbakiaren batean egingo da, apirilaren 30eko zenbakiarekin, hain zuzen ere. Saria jasotzeko 15 eguneko epea izango dute sarituek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!