Kirol medikuntza txirrindularitzan hitzaldia izango da gaur, Biteri kultur etxean, arratsaldeko 19:30etan. Manu Zubillaga medikuak emango du hitzaldia, JOCC-Zikuñako Ama zikloturista taldeak antolatuta.
Azken aldian puri-purian dagoen gaia da medikuntza eta txirrindularitzarena, eta gaur horren inguruko informazioa emango du mediku hernaniarrak. Gaurko hitzaldiak Kirol Patronatuaren laguntza du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!