Xabat Otxotorena indartsu Laudioko Sari Nagusian

Kronika - Erredakzioa 2008ko api. 1a, 02:00

XABAT Otxotorena indartsu ibili zen igandean, Laudioko Sari Nagusian. Eguraldi gogorrari aurre egin behar izan zioten txirrindulariek, euria eta hotza izan baitzituzten lasterketak iraun bitartean. Hala ere, Otxotorena indartsu ibili zen, ihes eginda ere bai, eta azkenean 18garren postua egin zuen. Kronikari jakinarazi dionez, denboraldi honetan oraindik emaitza haundirik lortu ez duen arren, bere burua gero eta indartsuago eta gogotsuagosumatzen du.

Larunbatean Lizarran eta laister Zornotzan
Egun batzuk lasaixeago hartu eta larunbatean Lizarran korrituko du Miguel Indurain Saria eta datorren igandean, hilak 13, Zornotzako Udaberriko Klasika. Etxetik gertu ibiliko da, beraz, orain Extremadurako ekipoan korritzen duen txirrindularihernaniarra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!