Txapeldunek omenaldia jaso zuten

Kronika - Erredakzioa 2008ko api. 1a, 02:00

Oier Mendizabal eta Aimar Olaizola txapeldunei omenaldia egin zieten atzo Hernaniko Udaletxean, Udal arduradunak eta herritar talde zabal bat bertan zirela. Marian Beitialarrangoitia Hernaniko Alkateak zorionak eman zizkien eta partidua ikusten zenbat sufritu zuten aitortu zuen. Joxe Miel Lekuona Goizuetako alkatea ere izan zen omenaldian eta baita Izaskun Txintxurreta Kirol Patronatuko lehendakaria ere. Partidua ikusten ere bi alkateak eta Soraluzekoa (hirurak EAE-ANVkoak) batean izan ziren. Bi pelotariei lore sorta bana eta Mendizabali Udaletxearen replika txiki bat eman zizkieten eta ondorenean, luntxa izan zuten. Omenaldira herritar ugari azaldu zen, pelotariak zoriontzera. Kronikak biharamoneko erreakzioak jaso zituen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!