Hernaniko Yone Boutiquek 5-2 irabazi zuen oiartzuarren kontra

Kronika - Erredakzioa 2008ko mar. 31a, 02:00

Hernaniko Yone Boutique areto futbol taldeak 5 eta 2 irabazi du asteburuan Oiartzungo Power Rangers taldearen kontra jokatutako partidua. Aurreneko zatia markagailua 3-2 zela bukatu zen eta bigarren zatian hernaniarrek beste bi gol sartu zituzten. Lau gol Josuk sartu zituen eta beste bat Davidek. Hemendik aurrera partidu garrantzitsuak jokatuko ditu Hernaniko taldeak, sailkapenean hirugarren eta bigarren postuan dauden taldeen kontra izango baitituzte hurrengo bi partiduak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!