SELEKZIO arteko txapelketak jarraipena izango du gaur Landaren. Atzokoan Euskadik bere taldeko buru izatea lortu zuen eta horren ondorioz, gaur, aurreneko posturako borrokan izango da B taldeko buru geratu zen Gaztela eta Leonen kontrako partiduan. Euskadiko selekzioan hiru hernaniarrek jokatuko dute: Iker Izeta, Iker Peña eta Ander Larretxeak. Partidua 11:40etan hasiko da.
Beste bi partidu ere jokatuko dira gaur, Andaluzia eta Madrileko selekzioen artekoa bat. Hauek 3garren eta 4garren postuak izango dituzte jokoan. Bestea, Balearrak eta Valentziaren artekoa, 5 eta 6garren postuak lortzeko lehian. Goizeko 10:00etatik aurrera. Atzo jokatutako partiduen emaitzak honakoak izan ziren: A taldean, Euskadi-Valentzia 22-07; Valentzia-Andaluzia 05-16; Andaluzia-Euskadi 07-14. B taldean, Gaztela Leon-Balearrak 36-0; Balearrak-Madril 0-41; eta Madril-Gaztela Leon 12-19.