Ikusmin haundia gaur herrian, Oier Mendizabal finalean dela eta

Kronika - Erredakzioa 2008ko mar. 30a, 01:00

GAUR jokatuko da eskuz binakako txapelketako finala. Finalean Oier Mendizabal izango da, bigarren mailatik lehenengora ustekabean salto egin duen pelotari hernaniarra. Harekin batean Olaizola II eta aurrez aurrez Titin eta Laskurain. Oier Mendizabal tartean, ohikoa baino espekatazio haudiagoa piztu du partidu honek Hernanin eta horren seinale da gaur herritik Gasteiz aldera joango diren autobusak. Sarrerak eskuratzeko zorterik izan ez dutenek, telebistatik jarraituko dute partidua. Partidua arratsaldeko 18:00etan hasiko da.

Oierrek ahalik eta joku txukunena egitea helburu
Oier Mendizabalek Kronikari azaldutakoaren arabera, ez du buruan finala irabazi edo galtzea, ahalik eta joko txukunena egitea du helburu nagusia. Lan egitera eta dena emateko pronto dijoa pelotari gaztea, bikote beraren kontra jokatu eta galdutako partiduak utzitako sentsazioari buelta ematera. Hala ere, partidu hartatik ere ikasi egin zuela azaldu du Oier Mendizabalek, hankak lurrean jarri eta lana egiteko indarra eman baitio. Ez da ahaztu behar aurreko ligillan irabazi egin zutela bikote beraren kontra, beraz gaurko partiduak bakar bakarrik erabaki dezake txapela nork eramango duen.

Aurreko urteetako finalak

2007:
Xala-Eulate                          22
Olaizola I-Beloki                     18

2006:
Martinez de Irujo-Eulate      22
Olaizola II-Zeharra                  11

2005:
Martinez de Irujo-Goñi III   22
Bengoetxea IV-Beloki              12

2004:
Titin III-Goñi III                  22
Martinez de Irujo-Lasa III         10

2003:
Koka-Beloki                         22
Olaizola II-Pascual                  15

2002:
Xala-Lasa III                      22
Olaizola I-Patxi Ruiz               19

2001:
Olaizola I-Goñi III               22
Alustiza-Beloki                       13

2000:
Titin III-Lasa III                  22
Unanue-Errasti                       19

1999:
Olaizola I-Elkoro                  22
Goñi II-Zezeaga                     15

Oier Mendizabalen palmaresa

- 2005ko Gabonetako Izar Berrien
Torneoko txapeldunordea.
- 2005ko El Diario Vasco Torneoko Txapelduna.
- 2002, 2003, 2005ko Antiguoko Torneoko Txapelduna.
- 2002/08 denboraldian jokatutako
20 partidutik, 12 irabazi ditu eta 8 galdu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!