Udalak hainbat zerga ordaintzeko epeak jakinarazi nahi dizkie herritarrei. 2008ko Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen Gaineko Zerga eta 2007ko Ur Tasaren 4garren hiruhilekoa ordaintzeko azken eguna apirilaren 4a dela gogorarazi du. Helbideratuta dauden erreziboak epearen barruan kobratuko dituztela ere jakinarazi dute. Helbideratu gabekoek, etxean erreziborik jaso ez badute, epea amaitu aurretik udaletxeko Bilketa bulegora joan behar dute kopia bat jasotzera (aurreneko solairuan, eskubitara).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!