Auzo elkarte eta kultur taldeentzako diru laguntzak eztabaidagai

Kronika - Erredakzioa 2008ko mar. 29a, 01:00

ASTEAZKENEAN auzo elkarte eta kultur taldeen diru laguntzei buruzko batzarra izan zen, udaletxeak deituta. Kontua da indarrean dagoen araudiaren inguruan kezka eta zalantzak adierazi dituztela herriko hainbat taldek eta hori dela eta gaiari buruzko batzarra izan zen. Lehendabiziko bilera honetan herriko talde ugari bildu ziren, guztira 28 talde ezberdinetako ordezkariak izan baitziren. Hurrengo bilera bat ere deitu dute apirilaren 9rako. Bilera horretan araudiaren inguruko proposamenak bilduko dira. Bilera arratsaldeko 18:30etan izango da, Biteri kultur etxean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!