BERRIA txapelketako final erdiak jokatuko dira bihar, Hernaniko kiroldegian, Galdakao eta Burlatako taldeen artean. Adiskide (Galdakao) eta Zugarralde (Burlata) taldeak hiru kategoriatan neurtuko dira.
Kadeteetan Legorburu eta Galarzak (Adiskide) jokatuko dute, Tainta eta Iraola IIren (Zugarralde) kontra. Jubeniletan Elezkano eta Egigurenek (Adiskide) jokatuko dute Jaunarena eta Pazosen (Zugarralde) kontra. Eta nagusietan Urrutikoetxea eta Ajuria (Adiskide) ariko dira Iraola eta Landaribarren (Zugarralde) kontra.
Afizionatuetako 24 elkarte onenak
Berria txapelketan jokatu dute afizionatu mailako 24 talderik onenek, eta gaur ere maila izugarriko partiduak ikusteko aukera izango da. Kadeteetan jokatuko duten bi bikoteak euren lurraldeetako irabazleak dira, esaterako. Jubeniletan, bi aurrelariak une honetako onentsuenak dira, Aspe eta Asegarceren agendetan daudenak, eta berdina gertatzen da nagusien mailako bi aurrelariekin. Bestalde, txapelketako finala ere Hernanin jokatuko da, datorren asteburuan.