JUBENILEN selekzio Autonomiko arteko txapelketa jokatuko da gaur eta bihar Landaren. Badirudi zelaia uste baino hobeto dagoela uholdeen ondoren, ez baitute ez ondarrik, ez lokatzik ekarri eta txapelketa bertan jokatzeko moduan izango da.
Bi talde bi txapelketa egun
Txapelketan parte hartuko duten selekzioak bi taldetan banatu dituzte, A taldean daude Euskadi, Valentzia eta Andaluzia. B taldean, Gaztela-Leon, Madril eta Balearretako selekzioak daude. Gaur talde bakoitzean, guztiek guztien aurkajokatuko dute. Puntu gehien lortzen duen selekzioa bere taldeko buru izango da. Bihar talde bakoitzeko aurreneko selekzioek elkarren kontra jokatuko dute; bigarrenek bigarrenen kontra; eta hirugarrenek hirugarrenen kontra. Horrela erabakiko da zeinek zein postu eskuratzen duen, hau da, aurreneko postuan dauden bi taldeak aurreneko edo bigarren postuak izango dituzte jokoan, esate baterako. Biharko partiduak goizeko 10:00etatik aurrera jokatuko dira.
Euskadiko selekzioan
3 hernaniar Euskadiko selekzioan hiru hernaniarrek hartuko dute parte Iker Izetak, Iker Peñak eta Ander Larretxeak. Euskadiko Selekzioak baditu txapelketa irabazteko aukerak. Zailtasunak Andaluciaren kontrako partiduan aurreikusten dituzte, beti talde oso ona osatzen baitute.
Gaurko partiduak:
Landare 1:
10:00: Euskadi/Valentzia.
11:00: Valentzia/Andaluzia.
12:00: Andaluzia/Euskadi.
Landare 2:
10:00: Gaztela-Leon/Balearrak.
11:00: Balearrak/Madril.
12:00: Madril/Gaztela-Leon.