Extremadurako jardunaldiak antolatu

Kronika - Erredakzioa 2008ko mar. 29a, 01:00

EXTREMADURAKO jardunaldiak izango dira datorren asteburuan. Aurten 16garren urtea da jardunaldi hauek antolatzen dituztela eta herritar guztiek gustora joaten dira urteroko zita honetara. Jardunaldiak larunbatean, apirilak 5, hasiko dira, Biterin arratsaldeko 19:30etan izango den dokumental proiekzioarekin. Dokumentalean, Extremadurako irudiak ikusi ahal izango dira, Mérida, Cáceres eta Badajoz hiriak eta Extremadurako beste hainbat bazter eder eta interesgarri.

Jaialdi nagusia igandean
Festa nagusia igandean izango da, Atsegindegi plazan goizeko 10:00etatik iluntzeko 20:00etara. Bertan Extremadurako jakiak dastatzeko postuak jarriko dituzte: urdaiazpikoa, gazta, ardoa eta gozoak. Extremadurako artisau lanak ere izango dira ikusgai, eta baita liburuak eta propaganda turistikoa ere. Bukatzeko, Donostiako Extremadurako zentroko Virgen de Guadalupe taldeak dantza, musika eta kantu saioa eskainiko ditu, eguerdiko 13:00etan eta arratsaldeko 19:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!