Oier Mendizabali harrera ekitaldia egingo diote

Kronika - Erredakzioa 2008ko mar. 29a, 01:00

Hernaniko Udalak harrera ekitaldia egingo dio astelehenean Oier Mendizabal pelotariari eta bide batez Aimar Olaizola ere gonbidatu dute, baita Goizuetako alkatea ere. Iragarri dutenez, partiduan bertan, bi herritako alkateak izango dira. Harrera ekitaldia astelehenean eguerdiko 13:00etan izango da, Hernaniko udaletxean. Galdu edo irabazi, egindako lana eskertu Hernaniko Udalak adierazi duenez, «Oier Mendizabalek denbora gutxian pausu handiak eman ditu lehen mailan, aurrez ere bere lan fina erakusteko modua eman du eta guzti hori aitortu nahi dio Udalak. Horregatik harrera, garaipena lortu ala ez; garrantzitsuena ez baita txapela lortzea, horrek sekulako poza emango ligukeen arren hernaniar guztioi, baizik eta pelotarekiko zaletasuna eta kirol jarduerari horrela lotzea eta horretan jarraitzea. Etorkizunean Oier pelotan ikusi nahi dugulako eta bere ondotik beste hainbat hernaniar, kirol honek segida izan dezan».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!