Trapu Zaharrak antzerki
taldeak Hernaniko kaleak dantzan jarriko ditu igandean, Vis a vis antzezlanarekin. Santi Ugalde, Txubio Fernandez de Jauregi eta Jason Guerra izango dira aktoreak eta izango da barre egiteko motiborik. Antzerkian banketxe batean kokatzen da, banketxeko zuzendaritzak promozio bat egiten du langileen artean: 10 bezero gazte lortu behar dituzte eta beren nominak banketxe horretan domiziliatzea lortu behar dute. Horren truke bezeroek beren esperma edo obuloak izoztu ahal izango dituzte, etorkizunean haur bat izan nahi badute, arazorik gabe izateko. Antzerkia arratsaldeko 18:00etan izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!