NAHAS Mahas, bigarren eskuko azoka izango da bihar Atsegindegi plazan, hileroko azken larunbatetan izaten den bezala. Azokan aukera ugari izaten da, arropa, liburuak, etxea dekoratzeko gauzak, oinetakoak, jostailuak eta abar. Biharkoan 38 izango dira jarritako postuak, badirudi gero eta jende gehiago ari dela animatzen behar ez dituen gauzak azoka honetan salgai jartzera. Hernaniarrez gain bada beste herri batzuetatik etortzen denik ere.
Azoka Hernaniko Udalak antolatzen du eta telefono bat jarri dute eskura datorren hilabeteetan postua jarri nahi duenarentzat: 943 33 7043.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!