kooperazio jardunaldiak antolatu ditu Garaipen Emakume Etorkinen Taldeak, Udaleko kooperazio sailarekin batera, Emakumeak etsita...erosketa saskiarekin. Globalizazioa eta bere eragina Ipar eta Hegoaldeko familia ekonomietan izenburupean.
Pobreziaren feminizazioa
Lehenik eta behin, globalizazioak eta eredu neoliberalak mundu mailan eta zehazki familia ekonomietan izan duen eragina aipatuko dute. Honekin lotuta, hegoaldeko eta iparraldeko ezberdintasunak aztertuko dituzte, ezberditasun horien arrazoiak azaldu eta antzekotasunak bilatu hango eta hemengo errealitateen artean. Ondoren tokian tokiko estrategiak aipatuko dituzte pobreziari aurre egiteko. Horrez gain, pobreziaren feminizazioaz, zentzuzko kooperazioaren garrantziaz eta etorkinek beren herrialdeetara bidalitako diruaren garrantziaz hitz egingo dute.
Klownklusioak
Eguerdiko 12:30etan hasiko dira jardunaldiak kale antzerki saio batekin. Plaza Berrin izango da eta euria eginez gero, Atsegindegin. Ibilki Gazte Etorkinen Elkarteak egindako klown saioa izango da.
Arratsaldean, 18:00etatik aurrera Sandiusterrin, dokumentala, bideoa eta hitzaldia izango dira. Hitzaldia Senegaleko Jeanne Rolande Dacougna, Guatemalako Carmen Agreda eta El Salvadorreko Ana Murciak emango dute, guztiak Garaipen taldeko kideak. Bertan izango da seguraski EHNEko kide bat ere, hemengo nekazarien eta bereziki emakume nekazarien berri emateko. Hitzaldian bakoitzak bere herrialdeko errealitatea azalduko du, beti ere, marko globalago baten barruan kokatuta. Hitzaldiaren ondoren, klown pare batek bere Klownklusioak emango ditu eta entzuleen txanda hasiko da, hiztaldia irekia izango baita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!