Trintxerpetik Bulebarrera martxa, arrazakeriaren aurka

Kronika - Erredakzioa 2008ko martxoaren 26a

DATORREN igandean hilaren 30ean, Trintxerpetik Bulebarrera martxa izango da, arrazakeriaren aurka, aurten 11garren aldiz. Hernaniko AMHER elkarte multikulturalak joateko deia zabaldu die herritarrei. Horretarako, zita egin dute igandean goizeko 10:39etan apeaderoan, trena hartzeko.

Eskubide sozialak
Aurtengo martxan eskubide sozialen inguruko aldarrikapena egingo dute, ´Estatuko Gobernuak haur jaio berri bakoitzeko ematen duen dirulaguntza edota etxebizitza alokatzeko diru laguntzetatik baztertu ditu atzerritarrak` adierazi du elkarteak. Horrekin batean dio ´ez dagoela integrazioaz hitz egiterik diskriminazioak burutzen badira edota oinarrizko eskubideak zapaltzen badira`.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!