Plenoa bilduko da gaur Udaletxean, arratsaldeko 19:30etan, eta hamar gai izango dituzte aztertzeko. Puntuetako bat zenbait lokal etxebizitza bihurtzeko ordenantzaren ingurukoa da. Gobernu taldearen ordenantza proposamenari behin behineko onarpena eman zitzaion, baina EAk oinarrizko zenbait alegazio aurkeztu dizkio. Alderik haundiena lokalak etxe bihurtu litezkeen kaleetan dago. Gaur bozkatuko dute EAk egindako alegazioak onartzen diren edo ez. Onartuko balira, ordenantza berriak idatzi beharko lirateke, aldaketa sakona planteatzen baitituzte alegazioek. Onartuko ez balituzte, gaia Hirigintza Batzordera joango litzateke berriz ere.
Moduan ere aldaketak
Lokalak etxe bihurtzekon ordenantzan, zenbait kaletan dauden aldaketak ez ezik, ordenantzan azaltzeko moduan ere proposamen desberdina egiten dute Gobernu Taldeak eta EAk: EAE-ANVko gobernu taldearen proposamenean lokalak etxe bihurtu litezkeen kale eta portalen zerrenda azaltzen da. EAren alegazioan lokalak etxe bihurtu ezingo liratekeen kale edo portalak.
Gobernu Batzarren ordua
Gobernu Batzarra astearte eguerdiko 14:00etan bilduko da hemendik aurrera, eta alkateak horren berri emango du gaurko plenoan. Gobernu Batzarra Gobernu Taldeko bost kidek osatzen dute gaur egunean, eta zenbait udal erabaki bertan hartzen dira.
Goberntu taldearen proposamena
Lokalak etxe bihurtu litezkeen kale edo portalak:
Orkolaga 7, 9, 11, 17, 12, 14, 16, 18. Elkano 18. Larramendi 1, 3, 5, 7, 9, 19, 21. Lizeaga 12, 14, 16. Lizarraga 3, 5. Victor Hugo 3, 5, 7. Madalena 9, 11, 15. Oarso 1, 3, 2, 4, 6. Iturregi 2, 4. Aristizabal 3, 5, 7, 9. Latsunbeberri 8, 9, 12, 19, 22, 23, 24, 25, 28, 35. Latsunbe 8, 10, 12. Argarain 2, 4, 6, 8. Gartzia Goldaraz 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10. Florida 7. Karmelo Labaka 1, 2, 3. Antziola auzoa 30A, 30B, 30C, 32, 40, 44, 46, 48, 50. Gabriel Celaya plaza 2, 4, 6. Sagastialde 15, 16, 17, 18. Florida 69. Etxeberri 1etik 10era. Florida 159, 161. Portu auzoa 3. Elizatxo auzoa 18, 20, 22, 24, 27, 28, 29, 43, 44, 45, 46. Sorgintxulo 8, 9. Zikuñaga 32, 37, 38, 39, 40.
EAren alegazioa
Lokalak etxe bihurtu ezingo liratekeen kale edo lokalak:
Agustindarren plaza. Antziola kalea 1etik 30era. Biteri kalea. Elkano kalea. Felipe Sagarna Karkaba. Gudarien plaza. Izpizua kalea. Kale Nagusia. Kardaberaz kalea. Karobieta kalea 1, 1A, 2. Latsunbe auzoa 4, 7. Lizeaga kalea 2, 4. Marieluts 2, 4, 6, 8. Montebideo kalea, Nafar kalea, Oarso kalea 2, 4, 6. Orkolaga kalea 2, 2A, 4, 15, 17, 19, 20. Perkaiztegi kalea, Txirrita kalea, Urbieta kalea, Latsunbe Berri 1, 11, 12, 19, 20, 27, 28, 35, 36, 37, 38.